XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...), familia, leinua, batetik bestera joaten zen bere artaldea gidatuz.

Baina laborantza nagusitu ahala, leinuak leku jakinetan finkatu egin ziren auzoak sortuz eta finkatze horretan etxea erakunde nagusi bihurtuz.

Etxea, etxekoen (hil eta bizien) arteko zubi zen eta etxekojaun edo anderearen helburu nagusia, etxearen jarraipena segurtatzea zen.

Jarraipena segurtatzeko, Bizkaian, Nafarroan eta Iparraldean, gurasoek testamentua egiteko askatasuna zuten eta oinordeko bat aukeratzen zuten etxaldeari eusteko, beste seme-alabentzat irtenbidea txanponen batzuk ematea (beste era batera esanda, kalea) izaten zelarik.

Gipuzkoan eta Araban (Aiaran salbu), legez horrelakorik egon ez arren, portaerak antzekoak ziren.

Baina batzuetan, emakumezkoentzat dotea zela edo eta anaiaren bati gehiago eman behar zitzaiola eta, guzti hau txanponetan ordaintzen zenez etxekoak maileguz dirua eskatu (...).

LEINU ETXEA - BASERRIA (Lurraldea)/FAMILIA-LEINUA/Jurisdikzioa-Hierarkizazioa/Barne-funtzioa (Bake soziala)/BIRSORKUNTZA SOZIO-JURIDIKOETARAKO ESTRATEGIAK/Jaraunspen-sistema/OINETXEKOTASUNA/BIRSORKUNTZA SOZIO-DEMOGRAFIKOETARAKO ESTRATEGIAK/Ezkontza/Ugalkortasuna/GATAZKAKORTASUNA

NEKAZAL FAMILI SISTEMA

(J. Urrutikoetxearen En una mesa y compañia. Caserio y familia campesina en la crisis de la sociedad tradicional liburutik hartua)